Proiektuak

Espazio goxoak eta funtzionalak sortzen ditugu.

Klaus Estudioa

Behar duzuna

Klaus estudioaren/dendaren proiektua gure denda jarriko genuen lokalaren erreforma eginez hasi genuen.

Osoko proiektuak, proiektu partzialak, erreformak edo dekorazioko lanak egiten esperientzia zabala dugu.

Espazio goxoak eta funtzionalak sortzen ditugu, bizi, lan egin eta gozatzeko lekuak. Zure beharretara egokitzen gara, edozein izanik ere.

Etxe, hotel, bulego, jatetxe, merkataritza, baserri eta abarretarako proiektuak egiten ditugu. Konfiantzazko gremioekin lankidetzan lan egiten dugu.

Egin ditugun proiektuak

Inolako kosturik gabe lekualdatzen gara, eta gure ideiak adierazten dizkizugu.

KLAUS merkataritza-lokala erreformaren aurretik
KLAUS merkataritza-lokala erreformaren ondoren
KLAUS merkataritza-lokala erreformaren ondoren
KLAUS merkataritza-lokala erreformak iraun bitartean

Deitu edo pasatu Klausetik eta kontatu zure ideia!

Estaziño kalean gaude!

Proyectos eu

Erreforma honetan, atea kendu (leiho bat jarri haren ordez) eta sarbidea beste alde batetik egitean, hainbat gauza lortu dira:

  • ez galdu ez argirik ez bistarik
  • banaketa hobetzea
  • biltegiratze gehiago izatea
  • egongela eta sukaldea konektatu

Orientazio oneko etxebizitza, metro asko eta argi ona. Birbanaketa bat behar zuen, eta argi hori etxe barrura iristea. Instalazio berriek, arotzeriak eta pinturak egin dute gainerakoa. Erreforman parte hartu duten gremio guztiak tokiko gremioak dira. Sukaldeko altzariak Urrategirenak dira. Sukaldeko mahaia eta aulkiak, Klaus dendakoak.


Bikote jabearen beharretara hobekien egokitzen zen etxebizitza lortzeko, sukalde-jangela eta egongela espazio zabal bat diseinatu zen etxearen alde batean. Beste aldean, eta biltegiratze-gune bat duen korridore batek bereizita, logelak daude.


Erabateko eraberritze baten ondoren, emaitza apartamentu eroso, zabal, argitsu eta polit hau da. Atsegin handia izan da sabaia irekitzea, habe ederrak errespetatzea eta etorkizunean biltegiratzeko edo gela gehigarri gisa balioko duen beste solairu bat sortzea.


Bainugela eta sukaldean eguneraketa erreformaz gain baita etxe guztia margotu, ateak lakatu eta egurrezko lurra eskuilatu eta bernizatu zen.


Familia honek bere etxebizitzako espazioaren banaketa berritu nahi zuen. Behin lortuta banaketa egokia, etxebizitza guztia berritu zen aurretik zeuden detaile originalak mantenduz eta jada familiak zituen altzari klasikoak neurrira eginiko altzari berriekin nahastuz.


Egongela irekia egokitu zen espazioa eta argitasuna lortuz. Kalefakzio eta elektrizitate instalazioak eguneratu ziren kontu handia jarriz iluminazioan eta bukatzeko margo eta aroztegi lan finak egin ziren.


Eibarko etxebizitza honetako proiektuan distribuzio originala aldatu egin da, sukaldea egongelara ireki da eta bainugelarako sarrera gelen pasillotik jarri da. Modu honetan gaueko eta eguneko guneak guztiz diferetziatuak geratzen dira.


Terrazak dituen apartamentu polit baten sukalde, aroztegi, margo eta argi eguneraketa. Armairu eta ate lakatuak jarri dira, baita lama zabaleko lur polit bat, lanparak eta fokoak LED sistema duten beste batzuen-gandik aldatu dira eta bukatzeko margotu eta papereztu egin da. Helburua lortua.


Etxebizitza hau eguneratzeko aroztegia lakatzea eta hormak enpapelatu eta margotzea erabaki genuen.


60 hamarkadako extebizitza baten eguneraketa bere garaiko nortazuna mantenduz. Eginiko erreforma lanak izan dira: margotu, lakatu eta argiteri guztia berriztu.


Etxebizitza bateko erreforma integrala, instalazio guztiak barne. Aroztegi guztia berria da, zuriz lakatuatako ateak eta kolore argi dun lur laminatu batekin.


Sukaldea eta bainugela guztiz berriztu dira. Aroztegia mantendu egin da, lurra garbitu eta bernizatu egin da eta baita ateak eta armairuak lakatu. Bukatzeko gotele-a kendu eta horma batzuk papereztatu dira.


Etxebizitzaren erreforma totala, sarrera, sukaldea eta sala-ren espazioa birmoldatua izan da. Aroztegi guztia berria da, neurrira eginiko ate eta armairuekin, armairuak laka txurian egin dira. Lurrerako “laminatu” iraunkor bat aukeratu da, mantenimendu erraza duena. Kortinak eta “estoreak” neurrira egin dira.


Enpresaren sarbidea hobetzeko malda eta eskilarak moldatu, fatxadan dauden aire girotuen kutxak eskutatu eta baita enpresan logotipoen letra “corporeak” jarri ziren.


Jabearen helburua bainugela atseginagoa lortzea izanik lurra eta paretak aldatu gabe, egurra sartzea erabaki genuen, egurra ispiluan eta armairuan. Baita komun eta konketa-armairu lakatua berriak jarri ziren.


Etxebizitza bat eguneratzeko ezer hoberik arotzia lakatzea baino.


Etxebizitza honetan bi gela batu dira logela handi bat lortzeko non jantzigela eta egoteko tokia egokitu zaizkio. Lurreko tarima mantendu da eta armairuak, ateak, zokaloak eta leihoak lakatu egin dira. Jantzigela eta saloian liburutegia neurrira egin dira.


Etxebizitza guztiz berritzea, instalazioak guztiz berrituz eta banaketa berria eginez, arreta berezia jarri dugu haritzezko zoruan eta ate lakatuetan. Logela nagusiaren janzteko gela neurrira egin da eta aurretik zeuden armairu batzuk mantendu dira beraien aurreko partea lakatua izan delarik.


Gela honetan ia dena neurrira egin zen, alde batetik laka zuria eta haritzezko altzariak, eta bestetik kortinak, estor eta lihozko kojinak. Bukatzeko gela guztiari goxotazuna emateko kotoi organikoko garbigailuan garbitu daiteken alfonfra, Lorena Canals Rugs markakoa, eta Faro Barcelona markako lanpara jarri ziren.


Etxe bizitza honetako jabeak 2 pertsonandako ikasketa gela sortu nahi zuten.

Neurrira egin ziren mahai handi bat eta baita albo baten kokaturiko liburutegi auxiliarra. Bukatzeko horman 2 flexo Leds-C4 markakoak eta kotoi organikoko garbigailuan garbitu daiteken alfonfra, Lorena Canals Rugs markakoa, jarri ziren.


Etxebizitza duela gutxi erreformatua izan zen, altzariz jantzi proiektu honetan, estilo “nórdico” altzairuak, diseinuzko argiak eta aukeratutako alfonbrarekin lortu zen bikote gazteak bilatutako helburua.


Etxebizitza honetan jabeak eskatu ziguten burutzea altzarien eta argien hornidura. Lanaren zati handi bat neurrira egin zen: oheburuak, estoreak eta kortinak alde batetik eta ikasketa mahaia bestetik. Bereziki zaindu zen logela nagusiaren argia eta alfonbrak biribildu zuten bilatutako helburua.


Etxebizitza guztiz berritzea, instalazioak guztiz berrituz eta banaketa berria, sabai batzuen eskaiola-dekorazioa errespetatuz, baita antzinako zenbait altzari ere. Arreta bereziarekin zaindu da arotzeria, haritzezko zoruak jarriz, eta armairu eta ate guztiak neurrira egin dira.


Egoera oneko etxebizitza da, baina eguneratu beharra dago. Horretarako, bainugela eta sukaldea guztiz berritu dira. Sukalderako sarbidea egongelatik bideratu da eta gainerako banaketa mantendu egin da. Armairuak, zokaloak eta ateak lakatu dira. Eta ondo eskuilatuta eta bernizatuta, helburua beteta geratu da.


Gutxieneko jarduera bezero senior baten bainugelan egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzeko. Bainuontzia kendu eta dutxa-ontzia jartzea lurraren arrasean. Dutxarako sarrerak etorkizunean pertsonari norbaitek laguntzeko moduko eta adinako zabalera du.



Pulse para llamar